XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez dezakegu ixildu A. Otaño-k, A. Donosti-k, Resurrección Maria de Azkue Apaizak eta abarrek egin zuten lana, naiz doiñu berriak argitaratuz, naiz gure erlijio-folkloreko doiñuen bildumak eginaz.
Or daude egon beren kantutegi bikaiñak, euskal liturji-musika-eraberritzearen abia-gune bezela.
Erlijio-musika errikoiaren pizkunde-aurreko lanak bezela, ARGI DONEA otoitz-liburua, bere kanta-itzen osagarri ta guzti, eta ELIZ ABESTIAK kantutegia, Donosti-ko
Bi argitalpen auek, XI Pio-ren Aita santuaren oniritzi eta goralmen sutsuena irabazi zuten, 1925-ko urtarrillaren 17-an, Estadu-ko Idazkaritzak, Gasparri kardinalak izenpetutako kartaz, adierazi zuenez.
Musikaren alde Apostolutzari egin laguntzagatik merezi dute aipatzea A. Otaño-ren konposizioak.
Bi izkuntzetan emanak izan ziran eta
Aipatu bear dira ere, Iruña-ko ZERUKO ARGIA aldizkarian A. Donosti-k argitara zitunak.
Bi aurrelari auek, X-garren Pio santuak Eliz-Musikari buruz
Itzaldiak, kursilloak, Tolosa-koa bezelako ikastaldiak eta antolatu ziran, eta guztien ahaleginak alkartuaz, kantutegi errez batzuk argitaratu.
Eta orrela, 1950-ko urtera irixten gera.
Urte onetan, Angiozar-en Erretore eta musika-pastoral-lanaren apostolu purrukatua zan Bizente Aranburu jaunak ELIZ ABESTI SORTA liburua argitara zuen bi edizioetan (musika eta itza).
Au izan da urte askoz gure parrokiek ia bear-bearrezko izan duten kantutegia.
Kantutegi onen osagarri bezela, Naparroa-ko eta Bizkai-ko eliz-barrutietan, eliztarrek kantuaren bidez elizkizunetan eskuarteaz kezkaturik bizi ziran apaizek, liburuxka batzuk atera zituzten eliz-kantaekin.
Eliz-kanta auetaz ere baliatu gera gure kantutegirako, izan ere, gure erri-folkloreko kanta zaarrak arkitzen bait dira beraietan.
Donosti-ko apaiztegiak ere, bertan ospatu zan eliz-barrutiko liturji-asteak bide emanda, 1958-ko urtean MEZA SANTUKO ABESTIAK bilduma argitara eman zuen, eta kanta-xorta berria zan ezkero, asko erabillia izan zan eukaristi ospakizunetan.